• 2017
  • ARRATZU
Return

Barrikuntzak

 

Lehen telefonorik be ez eben euki etxean; herrian egon zan bat, etxetxu baten. Zeozer larria pasau ezkero baino ez eben abisetan telefonotik. Gero tabernan jarri eben; eta gero etxean, ezkondu ostean.

Urik eza be ezagutu dau etxean. Samea-eta garbitzen zan, uragaz garbitzen ebezan hankak be. Orain be ura botateak penea emoten deutso. Ura 13 urte inguru eukazanean joan zan eurenera. Artean, iturrira joaten ziran ur bila ganadua buztartuta, barrilagaz; eta ganadua errekara eroaten eben ura edaten. Ura hur ekiteak enbidia emoten eban. Amak hauxe esaten aban: “Ura hurrean daukanak ez daki bizi izatea zer dan be”.

 

 

Informer: Mari Angeles Zenigaonaindia