• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Arkumeari buztanak eta adarrak ebagi

 

Arkumeei buztana ebagiten eutseen hilebete inguru eukienean. Oin gomea ipinten jake. Lehen kutxiloagaz ebagi eta sua eginda burni bi sutan ipinten ziran. Burnia gori-gori ipinten zanean, haregaz erre eta orio apur bat egin eta listo. Haregaz erreten zan odola lotzeko.

 

Oin gomatxu bat ipinten jake. Harek gomeak zirkulazinoa ebagiten dau. Odola lotzen deutso harek. Gomea barrurantza-barrurantza doa eta ebagi egiten dau eta plast jausten da 15-20 egunetara.

Adarrak be ebagi egiten jakozan lehenago, oin, ez. Bizikletearen frenoen kableagaz ebagiten ziran. Harek ebagi eta erre egiten dau. Horrek ez dau odolik ateraten. Onena ha da. Koiu astatxu bigaz, egurtxu bigaz ipini eta ri-ra ri-ra eginda, segiduan egiten da.

 

Informer: Jose Amezaga

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala