• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Ahari-topekak

 

Ahari topekak herri guztietan egiten ziran, eta Lemoiz aldean gehiago barrez. Andrakan bere bai. Andrakan trinidadeetan eta sanfrantziskoetan, eta Lemoizen andramarietan beti egoten ziran ahari topekak. Plentzian bere egoten ziran, baina Jataben ez dauz ezetu. Ahariak egon egin dira, eurek bere bat euki eben.

 

Ahariek alkar joten eben. Etxean 30 golpe joten ezetu dauz ahariak. Segiduan igarten da nork irabaziko dauan. 4. edo 5. golperako jakiten da zeinek irabaziko dauan. Ahari gitxik emoten dabez 30 golpe. 30 golpe segiduan emoten ebezan aharito bi euki ebazan etxean. 20-30 golpe emoten ebezan hasten ziran guztietan. Marketan ebana bat izaten zan beti. Besteari adar bitartea koiuten eutsan, baina, halanda guztiz be, aguantau egiten eban indartxuagoa zan eta. Besteak adarrak batuago eukazan. Horretarako adarrak alanbre bategaz amarretan ziran txikerretan, estutu. Adarrak zabal euki ezkero, gaztai esaten jakon bitarteari eta hori koiuten jakon adarragaz, eta min egiten eutsan. Eta orduan adarrak batzen ziran alanbre bategaz; beraz, adarrek paraje urteten eben, eta gaztai txikerra azpian koiuten eben. Zenbat eta batuago, hoba topekarako.

 

Informer: Jose Amezaga

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala

Related Videos