Garia entregau beharra
- 2012
- MUNGIA
Sei urtegaz hasten ziran orduan eskolara; bera hamairu urtera arte ibili zan, Mendexan bertan. Eskolara joateko bildurrez egoten ziran, maistreak zapladak emoten eutsezalako.
Eurek ez ekien erderarik, eta, euskeraz egitearren, zigortu egiten ebazan. Eskua zabalik ipini ezkero, min gitxiago egiten eban, baina atzamar puntatan joten ebanean, min itzela. Makileagaz joten ebazan.
Beste zigor modu bat be baegoan: sokatxu bati barrika formako egurtxu bat lotu eta euskeraz egiten ebanari haxe ipinten eutsan maistreak. Ha gero zain egoten zan beste bati euskeraz entzuteko, sokea berari emoteko. Batak besteari pasetan eutsan sokatxua. Baten bere arrebeari tokau jakon. Asteazkenean sokatxuagaz lotzen zanak dirua eroan behar eban eskolara astelehenean.
Barriemoilea: Jose Txakartegi
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia