Australian azukera-kainak zelan batu
- 2019
- AULESTI
Zestarako zaletasuna aitagandik jatorko. Eskurako ez egoan joerarik; horretarako, Eibarrera joan behar izaten zan. Domeketan Goiriena zaharragaz kotxez joaten ziran Durangora edo Gernikera, eta holan sartu jakon zestarako grina. Aitak Gernikako frontoiko zesterian erosi eutsan lehenengo zestea.
Barriemoilea: Jose Ramon Uriarte "Katxin"