Helduen alfabetatzerako lehen pausuak
- 2019
- MUNGIA
Zerbitziora 21 urtegaz joan zan, eta bertan urte bi egin ebazan. San Fernandora, Cadizera, joan zan. Kuartelean instrukzinoak ikasten 3 hilebete egin ostean, Cartagenara bialdu eben, barku batera. Han beste 21 hilebete egin ebazan. Haregaz barkuagaz leku asko korridu ebazan, mediterraneo guztia eta Kanariar irlak. Gabonetan-eta baino ez eben baimena eukiten etxera joateko. Batzuetan hilebete egiten eban etxean, beste batzuetan hile bi.
Barriemoilea: Felipe Iriarte
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia