Animalia batzuk begiko izan dabez gizarte tradizionalean; beste batzuk, ostera, ez dira jentearen gustukoak izan, horreetariko bat zapoa. Berrizen beti pentsau izan da zapoak txistu kaltegarri moduko bat botaten dauala, horregaitik umeak ez ziran asko hurbiltzen.
Ganaduari musturrean urteten jakozan garitxak osatzeko, ostera, primerakoa ei da zapoa. Horretarako, kortan, ganadua dagoan goikaldean, zapoa bizirik eskegita ipinten da, eta bertan ixten da hil arte. Orduntxe osatzen ei jakoz garitxak ganaduari.
Barriemoilea: Hilario Alkorta
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala