Gizonezkoek mahonezko boltsea eskolara
- 2012
- MUNGIA
Aititak ez eban onartzen etxean irailetik aurrerako urretxa be. Bota egiten eban txarra zalakoan. Perretxikoek danak be kontaminazinoa oso erraz hartzen ei dabe, orduan, lehenengo lorakoak izaten dira gozoenak, sasoian sasoikoak. Azkenengo lorakoak eta hainbeste denpora han bustita egonekoak ez dabe balio. Eurek etxean perretxiko asko jan dabe ume-umetarik. Zeozer mamurtzen hasten ziranetik aurrera, erruz, ia egunero jaten zituen. Orain ez da jaten holan, baina lehen aukera handia egoan. Ez egoan zaletasunik perretxikotan joateko, hiru-lau familia egozan eta eurena zan bat.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa