Apalazio-eguneko kantua
- 2013
- ZAMUDIO
Umetako olgetak aitatzen ditue. Tabetan eta trokamenera olgetan eben. Trokamenera olgetako, behean numeroak ipini eta harria bota behar zan, marmol antzeko zati bat. Harria harantza eta horrantza pasau behar zan hanka baten gainean. Txarto bota ezkero edo ha erraitxua zapaldu ezkero, beste bati toketan jakon. Mutilek futbolean olgetan eben. Mutilek eta neskek batera olgetan eben txorro-morro-piko-tallo-que edo salta burros esaten eutsien jokoan. Danetarikoa egiten eben. Orduan kromoak eta holako gauzak ez ziran egoten. Diaboloa bai; ha gora bota-eta egiten eben. Tabetan eta sokan asko olgetan eben
Barriemoileak: Juana Artetxe eta Daniel Leguina
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa