• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Umea solora eroan

 

Orduan, amak beharrean joan behar izaten eban solora eta umea beragaz eroaten eban astotzara baten. Astotzarak luzangak izaten ziran. Umeak negar egiten ebanean, ama joaten jakon eta titia emoten eutsan. Halan hazten ziran lehen umeak.

Beti bildurragaz egoten ziran, suge asko egoten zalako lehen. Sugeak esne usainera joaten ziran, asko gustetan jake eta. Eurenean behi bati errapetik edan eutsan esnea suge batek, izterretik igon eta gero. Behia etxera ekarri ebenean, ez eukan esnerik eta horregaitik jakin eben sugeren batek edan eutsala. Horregaitik joaten ziran sugeak umeakana. Hau ez pasetako, astotzarea gainetxu baten ipinten eben, sugea umeari igon ez ekion.

 

Barriemoilea: Pantxike Elgezabal

Erlazionatutako Bideoak