Umetakoak
- 2010
- BUSTURIA
Orduan eurenean ez zan paperik erabilten komunean, txorokila erabilten zan. Bera txorokilaren defendatzaile sutsua da. Paperak eperdiko gaixotasunak eta abar ekarri ditu, ze gaur eguneko paper bigunek be lejia daukie, eta almorranak eta erredurak egiten ditu; baina txorokilak ez. Txorokila artoaren trukutza da, artagarauak urkuldu ostean geratzen dan trukutz hori. Artagarauen altzoa zulozka moduko bat da, baina hegalak bigun-bigunak daukaz, papera baino finagoak dira. Txorokilak pasaukeran kaka-hondarrak batu egiten ditu zulozketan. Garbi-garbi ixten dau eta ezelango minik egin barik; eta, gainera, oso produktu naturala da. Beste alde batetik, hori txorokil hori sastegiko zulora botaten eben eta bertan usteltzen zan, erreziklau egiten zan.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa