Txikitxu politori
- 2010
- BERRIZ
Eurenean sanmigelak ospatzen ebezan. Bezperan txopoa ipinten eben. Mutil gazte koadrila itzela batzen zan. Juergea egiten eben.
Eurak joaten ziran basora arbolea ekarteko. Urte baten ekarri eta sikatzen ixten eben hurrengo urterako. Urte batetik bestera gorde egiten eben. Arbolea luzea izaten zan. Goian erramak eta lorak ipinten eutsiezan. Behean sokakin lotu eta jaso. Orduan ez zan banderarik ez ikurrinarik ipinten.
Inoz txanpan botilea ipini jakon. Jenteak gora igoteko seboa ipinten jakon, kukaina tipora. Beti ezagutu izan dabe txopoa, bai sanpedroetan, baita sanmigeletan be.
Barriemoileak: Herminia Lazpita eta Klaudio Berrizbeitia
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala