Horra hor goiko
- 2014
- MUNGIA
Oiloek euren txabolatxua eukiten eben, eta zati bat alanbreagaz itxita kanpoan ibili eitezan. Soltean ez zituen eukiten, ze berdurea jan egiten eben, eta bendejarako ez eban balio izaten. Oiloek kalte handia egiten dabe soloan. Oiloak luma gorriak ziran. Oilarra be eukiten eben, eta txitak ateraten zituen etxean, santomasetan Bilbora eroateko. Orduan, San Tomas egunean Bilbora joateko joera handia eukiten eben.
Barriemoilea: Gerardo Barrena
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa