Itsasotik etorren aberastasuna
- 2010
- BUSTURIA
Lekukoek umetan, Garizuma denporan, txirikilan olgetan eben. Horretara egiteko makil bi behar ziran, bat handiagoa eta bestea txikiagoa. Korruan egiten eben. Korru barruan egoanak, palua ahalik eta urrinen botetan eban, eta kanpoan egozanak, palua hartzeko moduaren arabera tantu desbardinak lortzen ebezan: airean hartu ezkero hamar, botean bost. Palua behera jausi ezkero, arineketan korru barruan sartu behar eben, baina korru barruan egoanak ez eutsen ixten. Halanda guzti, lortu ezkero, aldaketea egiten eben, eta barruan egoanak kanpora urten behar eban.
Helburua palua ahalik eta urrinen botauta, aurretik zehaztutako tantu kopuru batera heltzea zan. Distantzia jakiteko paluagaz beragaz neurtzen eben.
Txirikilan olgetan, dirudienez, kolpe handiak hartzen ebezan paluekaz. Joko arriskutxua ei zan.
Barriemoileak: Antonio Barajuen eta Mari Tere Alberdi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala