Lehen auzoen artean laguntzinoa
- 2018
- ARRATZU
Txarriari gantxoa sartu ostean, hanka bakotxetik batek ebatzen eutsan eta mahai gainean ipinten zan kutxiloa sartzeko. Mahaia bajutxua izaten zan, eta aurrea aldats beheran euki behar eban odolak hobeto urten egion. Sangrau eta balde handi bat ipinten zan azpian, odola batzeko. Odolori mobidu egin behar izaten zan, gogortu ez egiteko. Hori, normalean, andren beharra izaten zan.
Barriemoileak: Victor Orue eta Jose Luis Orue