1977an, Miamiko denporaldia amaitu eta Markineko Urkiagagaz Turinera joan zan Athletic-en finala ikusten. Athleticekoen hotel bardinean hartu eben ostatua. Turinera egun bi arinago ailegau ziran; eta, orduan, Milaneko frontoira joateko aprobetxau eben, trenean. Milanen parrandea egin, eta hurrengo egunean Turinera ailegau ziranean, lo egiteko gogoa baino ez eukien. Ohean sartu, eta arratsaldeko seiretan izartu ebezan partidua ikusten joateko. Gogo barik, baina, azkenerako, jantzi eta autobusera artuz iran finala ikusten joateko.
Barriemoilea: Jose Ramon Uriarte "Katxin"