Errotarriak pikatu egin behar dira
- 2016
- ZEANURI
Lekukoaren jaiotetxea Teileribarri da. Antxina, bere birraititaren denporan, etxe horretan teilak eta obretarako ladriluak egiten ebezala entzunda dauka lekukoak. Antza, fabrika hori zarratu eta gero egin eben etxea, eta horretatik jatorko izena.
Etxea konpontzeko obrak egin ebezanean, azpikaldean, antxina teilak eta ladrikuak egosteko erabilten ebezan labak topau ebezan. Artoa erre eta ogia egiteko erabilten diran laben antzekoak ziran, harrizkoak. Zakoilu baten topau ebezan bi.
Teilak eskuz egiten ziran. Egosi eta eguzkitan ipinten ziran sikatzen eta gero bakoitzak eroaten ebazan bere etxera.
Barriemoilea: Juan Trabudua
Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Erandioko udala eta Labayru Fundazioa