• 2014
  • MUXIKA
Atzera

Taloak eta mokotsak

 

Eurenean taloak be egiten ziran baina ez horrenbeste. Ama difunteak egiten ebazan noizean behin baina ogia egoten zanez... Mokotsak amamak egiten ebazan. Hamabost edo hamasei besoetako euki ebazan eta danentzat egiten ebazan mokotsak. Hiru puntakoak arrautzea erdian ipinita. Mokots eguna urtean egun baten izaten da, ez da akordetan ondo ze egunetan, Pazkoatan izaten da. Ogiak egiten ebazan hiru puntakoak, izarraren moduan, eta erdian arrautzea ipinten eutsien. Ogia izatea lez, ogiaren maseagaz egiten zan eta sartzen eban ha ogiak aterata gero, txikiagoak izaten ziranez… Eta amamak danei emoten eutsien, bere besoetako danei. Besoetakoak eurak etorten ziran bila.

 

Barriemoilea: Imanol Enbeita

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak