Ipuin, ipuin berezi
- 2012
- MUNGIA
Jentea tabernara batez bere zapatu-domeketan joaten zan, orduan astegunetan gitxiago ibilten zan. Jaietan, kasurako sanbartolometan be baegoan tabernara joateko ohiturea.
Tabernan bazkariak be emoten ebezan, gehienetan indabea, porrusaldak gauean, eta holakoxe gauzak, besterik ez. Edateko ardaoa edo sagardaoa.
Barriemoilea: Benita Dudagoitia
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia