• GAUTEGIZ-ARTEAGA
Atzera

Ta bart Belenen

 

Hogeta laugarrena

dogu abenduan,

hogeta laugarrena

dogu abenduan,

desio genduana

logratu genduan.

 

Ta bart Belenen,

ta bart Belenen,

jaio da Jesus Nazaren.

 

Belengo portalean

estalpe batean,

Belengo portalean

estalpe batean,

jaio da Jesus ona

ganaduen artean.

 

Ta bart Belenen,

ta bart Belenen,

jaio da Jesus Nazaren.

 

Bederatzi gau hone(e)tan

egin dogu ahalegina,

bederatzi gau hone(e)tan

egin dogu ahalegina,

orain merezi geunke

hogeiko bana edo bina.

 

Ta bart Belenen,

ta bart Belenen,

jaio da Jesus Nazaren.

 

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa