• Personaia mitologikoak
  • 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Superlegorreko deabrua.

 

Andra-gizon bi egozan ardiak jagoten Supelegor ondoan, eta sugea agertu jaken. Mutila sugearen atzetik joan zan eta kobazuloan sartu zan. Bertan, jentil bat egoan ikatza egosten eta ha ikusi orduan, mutila ikaratu egin zan. Jentilak esan eutsan: Ez haik ikaratu! Hire aitak egosten jok holako ikatzik? Mutilak ikatza hartu, atakara joan eta urregorria dala konturatzen da. Orduan aitak gehiago eskatzeko esaten deutso, aberastu egingo dirala eta. Badoa mutila atzera be kobara eta gehiago eskatzen deutso. Jentilak horretara: Hartu egin gura hoan beste; baina kontuz, han bazterrean gure nagusia lo dago eta. Itzartzen badok, hireak egin jok! Heuk jakingo dok zer egin! Mutila hasten da paparrea, zakutoa eta bazterrak beteten eta deabrua itzartzen da. Han doaz karran, pastorea aurretik eta atzetik deabrua, eta ea harrapetako dagoala Olarteko eleizako kanpai-hotsa entzun zan, orduan deabrua podere barik geratu zan eta aurrerago pasau ezinik parau zan. Halanda be maldizinoa bota eutsan: Hire etxean ez dok faltauko ezbeharrik! Eta izan be halantxe izan ei zan, hiru anaje hil jakozan bata bestearen atzean gazterik.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria

Erlazionatutako Bideoak