Esnea buru gainean eroatea
- 2010
- SONDIKA
Oin ez dira aprobetxetan, baina lehen, santiagoetarako, ahumea edo artxoa hilten zan; jeneralean, ahumea. Hareek tripak edegi, ondo garbitu, egosi eta txiki-txiki egiten ziran. Burua eta ingurua txiki-txiki egiten ziran. Hareri saltsea egiten jakon piper gorriagaz-eta. Gozo egoten zan. Artxoa baino gehiago gura izaten eban jenteak. Horri freskatela esaten eutsien. Santa Ana goizean jentea eukiten eben armozetako, eta artxoa baino gurago izaten eben armozetako. Ha ateraten zan. Hori Santa Ana egunean izaten zan, jeneralean. Oherik ez eta jenteak lastegian egiten eban lo. Ilaran bajatzen ziran mahaira, euretariko bat txistua joten. Linpiezia itzela egiten eben. Eurenera egun birako etorten ziranak, ostean batzuk zortzi egunerako lotzen ziran. Jentea eskandalua batzen zan.
Barriemoilea: Felisa Atela
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa