Batzaldia
- 2013
- BERRIZ
Elgezabal auzoak eta Basozabalek, atzekoak, bien artean ermitea daukie: San Lorentzoko ermitea. Hor erromeria egiten zan San Lorentzo egunean. Goizean mezara joaten ziran eta arratsaldeetan etxeko familia guztia joaten zan meriendeagaz astoan edo otzaretan. Gazteriak zaragi bat edo bi ardao pagetan eban danentzat. Eskota horreri esaten jakon. Orduan, jentea usau barik egoten zan ardaoagaz, ez zan hainbeste edaten. Artean gitxi edan eta golpean asko edan ezkero, itzelak ikusten ziran. Euren auzoan, Atxurin, Markaidan-eta bere egiten eben; erromerietan, bertako gazteriak. Hamazortzi urtetik gorantzakoek pagetan eben, baina ezkondubakoak ziranean bakarrik.
Barriemoileak: Jose Elgezabal eta Antonio Elgezabal
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa