Sanantontxuetan jaten ziranak
- 2012
- MUNGIA
Lehen jente gehiago egoten zan sanbartolomeetan. Orduan, jentea astoakaz eta janariagaz etorten zan eguna pasetan. Juanitak eta Diegok tabernea ekarten eben; txosna moduko bat. Zamudioko Tabernazarrakoek be ekarri eben urte batzuetan. Jaia ermitea baino goratxuago egiten zan, baina arterago euren bedar-lekuan, Ezkurran. Orduan janaria ekartea eta erromeria izaten zan. Bilbora joaten ziran lebatza erosten, prijiduta eroateko.
Barriemoileak: Julian Batis eta Alicia Gangoiti
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa