Gabon-Gabon eta
- 2010
- DIMA
San Pedro bezperan txopoa altzetan da. Txopoa orain urtetik urtera gorde egiten da eleizpean; lehenago urtero jasoten zan barria. Dantzariak arduratzen dira horrezaz. Txopoa apaindu egiten da puntan lorak-eta ipinita. Altzau eta entsegua egiten da kaleko jantzita eta txilinak aldean. Egun horretan San Pedro egunerako entsegu ofiziala egiten da; jaietako programan be etorten da. San Pedro egunean dantzariek alkondara eta praka zuriak, txaleko baltza, abarketak zinta gorriakin eta txapel eta garriko gorriak janzten dabez.
Barriemoileak: Agustin Gorritxategi eta German Aldekoa
Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala