Ardiei markea egin
- 2017
San Martin bueltan txarri-hiltea etorten zan eta jai itzela izaten zan etxean, baina arazoa be bai; ze txarria hilteak ia astebeteko lana ekarren. Berdurak txikitu, txarria hil, mortzilak eta txorizoak egin… Gero gizonezkoek gibela jaten eben eta andrek mortzilak egin. Orduan be andreak gizonak baino behar doblea egiten eban. Txarria hil eta arratsaldean txikitu, eta gero ostabere afaria egiten eben. Polita izaten zan, baina etxe askotan txarri erdia emon egiten zan. Gure amamak zatitxu bat nebeari, besteari beste bat, eta nire aitek esaten eutson: “ama, txarri erdia emon dozu oin be”. Julianek dinoenetik, berak pozaren pozaz bezperan lorik be ez eban egiten.
Barriemoilea: Julian Bilbao