• 2020
  • MALLABIA
Atzera

Prestaketa gogorra

 

Prestaketa luzea eta gogorra izan zan, bai fisikoa, bai psikologikoa. Hainbeste prestau eta gero, ahalegina eroangarriagoa da. Burukoa kostau jako gehiago, gauetan esnatu eta igarten eban ansiedadea. Berak ez ekian zer zan orduan ansiedadea. Frakasoaren bildurra zan. Jana kontroletea be gatxa izan da, jatun handia izan da eta. Berak ez ei dau harri-jasotzaile mizkinik ezagutzen. Berak ezagutu dauzan guztiak, Perurena, Goenatxo, Endañeta... danak jatun onak izan dira. Urteetan, egunero jaten izan dau berak txuletea. Urte osoan dozena bat arrautza baino ez dauz jaten izan, eta patata prijidu eta saltsak ikusi be ez. Ondo etorri ei jako, ze orain be ez dau saltsarik probetan.

 

Barriemoilea: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Erakundea: Labayru Fundazioa