Txarria hil ostean, gizonak mahaira eta andrak errekara
- Andra-gizonen arteko hartu-emonak
- 2017
60-70eko hamarkadan, gazteak asteburuetan zinera joaten ziran Berrizen. Joko-gela bat be baegoan, eta bertan musikea entzuteko makinea egoan. Hantxe entzuten eben eurek musikea. Eleiz-gelea (Salon parrokiala) be baegoan, eta han beste ekintza batzuk egiten ebezan: antzerkia, pianoa, dantza... Ikastolea be hantxe sortu zan. Udan eskolak emoten zituen bertako jentearentzako. Berrizen lau abade egozan eta horreexek emoten eutseezan eskolak gazteei. Delineazinoa be bertan ikasten zan.
Barriemoileak: Jose Joakin Biritxinaga eta Begoña Barrainkua
Erakundeak: Labayru Fundazioa eta Berrizko udala