• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Otorduak

 

Goizean armozua jaten zan beti. Eskolara edo beharrera joan orduko, morokila edo kafesnea zopakin jaten zan. Gero, eguerdian, lapikokoa jaten zan. Indabea gaur, indabea bihar, eta etzi be bai; babea gaur, babea bihar… Turna egiten zan. Sasoian sasoiko jeneroa. Ortuan sartzen zana jaten zan. Lehen ez zan egoten konserbetako modurik. Oin konjeladorean konserbak urte guztirako dagoz, baina orduan momentuan hartu eta jaten ziran gauzak.

Eguerdian beti lapikokoa jaten zan ondo ipinita txorizotxua eta urdaitxuagaz. Ondo kondimentata lapikoa.

Eta, atzetik…Busturitik Bermeo urrin euki dabe eta arrainduna beti joan izan jake. Arraindunak, andrak, beti joaten ziran zestoa buruan hartuta saltzen. Sarritan diruagaz pagetan zan, baina trukea be egiten eben. Arrautzak-eta truketan ziran. Orduan besigu ederrak jaten ziran, eta, gainera, merke. Busturian Bermeotik ekarriko arrain freskoa eta ona euki dabe.

 

Barriemoileak: Patxi Bilbao eta Delfina Santamaria

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia