• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Oiloak

 

Txitei artoa garanduta emoten jaken: masea egin eta siku-siku eginda. Orduan, oiloak solte ibilten ziran kanpoan eta plater bete artagaraua emoten jaken, hezea. Azea bere batzen eben soloetan. Oiloentzat otea egoten zan beti: kortan edo txabolatxuren baten egurrakaz egindako parrilatxu bat, altu jarrita. Ohol batetik igoten eben eta han egiten eben lo. Handik jausten zan korotza batu eta soloan botateko erabilten eben. Normalean, leku itxian egoten ziran, oilotokian. Zaran zaharretan bedarra ipinten jaken arrautzak egiteko, baina kanpoan bere egiten ebezan, solo musturretan edo. Askotan oiloren bat falta zanean, arrautzak hainbaten eukazala esan gura eban. Sarritan oiloa topau ezinik ibilten ziran.

 

Barriemoilea: Maria Abio