Artesa
- 2018
- ARRATZU
Lurra gorritzea makineagaz pasetea da. Orain rotabatorragaz pasetan da, baina lehen areakin gorritzen zan soloa, eta gero balleriñek pasau. Bedarra zabaldu, soltau, apurtu, eta gero goldatu, orain traktoreagaz egiten dana. Orain tratoreagaz arinago egiten da, eta lehen egunak egiten ebezan gorritzen. Eguzkitan barik, eguerdi ostean eta arratsaldean barik, goizean freskurea egoanean egiten zan behar hori. Orain traktoreagaz edonoiz. Mokilak mazoaz joten ebezan, eta gero jorratu. Bedarra ereiten bazan, bedar hazia, hareek mokilak apurtzeko narra pasetan zan.
Barriemoilea: Bitori Undabeitia
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa