Errondea lantzean batek ordaintzen eban tabernan
- Zerbitzuak
- 2018
- ARRATZU
Apraizen (Aprex) abade bat egon ei zan, Apraizen bizi zana. Txurru-txurru egitea gustetan jakon. Iluntzean nahiko berandutxu joaten zan etxera, eta baten kate-hotsak eta komeriak entzun ebazan. Orduan abadeak etxera eskapau eban, eta hau entzun zan:
“Aprex, aprexetakue,
kapie galdute, baia nori eskapetan hue?”
Abadea konturatu zan bere etxeko ateak, artzamadarazko ateak, markak eukazala, atzamarren markea.
Menditik behera kate-hotsak eta komeriak etorten zirala entzuten zan, eta abadea arrapaladan joan zala; eta besteak atzetik segika joaten ziran. Hori esaten zan. Abadeak kapea galdu egin eban estureagaz. Eta etxera sartu zanean, atea itxi eta besteek ra! jo atzamarrakaz eta atzamar markea itxi eban.
Barriemoileak: Miren Arriaga eta Angel Zabala
Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia