Ezti gogorra eta biguna
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Mendian asko ibilita dago, Mugarratik Mañarira, ahuntzen eske. Ahuntz mantsoak eukiezan, deitu orduko, hatx puntan egon arren, eskura etorten jakezan eta. Eroan be beti eroaten eben ogi zatiren bat edo arto-garaua.
Olgetan be ibilten ziran txopika, eta txarko eta errekatxuetan zeinek salto gehiago egin. Orduko errekak handiagoak izaten ziran. Txori-habiak topeteari be ekiten eutsien.
Barriemoilea: Natividad Bilbao Onaindia
Erakundea: Labayru Fundazioa