Maisu-maistrak oso gogorrak izan ziran
- 2018
- ARRATZU
Orain anbulatorioa dagoan lekuan egon zan orduan kanposantua. Gehiago da, eurek ez eben ezetu, baina eleiza kanpoan bere egon zan kanposantua. Orain zementoagaz banku antzekoak eginda dagozan torre ondoko plazatxuan egon zan kanposantua. Eurak gazteak zirala, hormea bueltan eukala ezetu eben, eta barruan landea. Euren denporan, orain anbulatorioa dagoan lekuan egoan, Ibarre ondoan, trenbide ondoan. Aita bere han enterrau eben. Kanposantua eleizatik eleiz kanpora eroan eben, eta gero anbulatorioaren ondora.
Barriemoilea: Bene Markaida