Jaietan eskota
- 2012
- MUNGIA
Lehenengo tranbiak goizeko bostetan urteten eban Zeanurin, eta azkenengoak arrastiko seirak edo zazpiretan. Beharginek Zeanuritik goizeko bostetan urteteko, jagiko ziran lauretan, eta helduko ziran Bilbora zazpiretan. Ordu bi tardetan eben. Gero bueltan beste ordu bi tardetan ebezan, eta gero baserrira oinez. Baserria zenbat eta urrinago egon, denpora gehiago tardetan eben. Beraz, bidean bost bat ordu emoten ebezan. Horrezaz gainera, 8 ordu egiten ebezan beharren. Orduan, lotan denpora gitxi emoten eben. Beharbada, behiak erasten beste ordu erdi emongo eben. Orduan, jornalagaz joaten ziran etxera. Jornalagaz joatea gauza handia zan.
Barriemoilea: Ander Manterola