Erregeak
- 2019
- BAKIO
San Antongo mezea euskerazko meza bakarra izan zan. Lehenengo mezea egongo zala ahoz aho zabaldu zan jentearen artean, dantzarien taldean. Arrakasta handia izan eban. Jose Antonio Retolaza izan zan lehenengo mezea euskeraz emon ebana. Gero jarraian emoten hasi ziran; Madriletik etorten zan asteburu guztietan mezea emoten. Don Klaudio parrokoa izan zan, agintaria, eta eskerrak hari. Meza hori beste leku batzuetan egiteko izan ziran. Danak ezetza emon eben, eta, azkenean, Don Klaudiok baietz esan eban. Bilboko jente euskaltzalea batzeko lekua zan; han alkartzen ziran denpora haretako gehienak. Gogoan daukaz denpora haretako hainbat pertsonaia: Tere Rotaetxe, Julita Berrojalbiz, Karmele Goñi… Horreek danak dantza-taldekoak edo ikastolearen sortzaileak ziran. Dantza-taldea Dindirri zan.
Barriemoilea: Iñaki Egurrola
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa