Arriandieta errekea
- 2017
Manualden, Zeberion, mutil bat joan zan solora egunsentia baino lehenago, freskuran, ganaduak berotu ez eitezan, eta laminak harrapau ebazan erreka bazterrean. Mutilak urtenbiderik ez eukala pentsau eban, eta linoaren kantea kantetan hasi ei jaken. Kantea amaitzen zanean, atzera kantetan eutsen, harik eta argi-kanpaiak joten hasi arte edo eguzkiak urten arte. Halako baten kanpaiak joten hasi ziran eta laminak podere barik parau ei ziran. Orduan, lamina bat beragaz eroan eban, baina ez eutsan berbarik egiten, eta egun baten esnea egosten egoala, gainezka egin eutsan eta esan eban: Txuria gora, txuria gora! Berbaz dakiala konturatu zanean, beragaz ezkontzea erabagi eban. Eta amak horretara: Hi begiratu deutsak hanketara? Halako baten begiratu eutsan eta ahatearen hankak eukazala ikusi eban. Lamina dala ikustean, mutila disgustuagaz hil egiten da. Gorpua anda-izareagaz daukiela andariakaz eleizara eroateko, abadeak eleizan arin sartzeko esan eutsen baekielako lamina atzetik etorriko zala mutilaren arimearen bila. Eleizan sartu ziran eta lamina ateetan parau zan sartu ezinik eta sokorruka. Hor ikusten da eleizan ez daukiela podererik personaje mitikoek.
Barriemoilea: Manu Etxebarria