Ardien artilea eskuz ebagi
- 2019
- AULESTI
Artoa etxean ereiten eben. Batu eta gero, zuritu eta laban pasetan zan; eta labatik urten eta gero, garandu eta errotara eroaten zan. Ha izaten zan artourun ona. Horri labartoa esaten jakon. Errotara joaten zan guztiak mendea pagau behar izaten eban. Artourunagaz taloa eta artoa egiten zan; artoa ogi modukoari esaten jakon, eta harek luzarotxuagoan eukiteko balio eban. Behi-esneagaz nahaste jaten zan; halantxe egoten ziran lehenago morroskona eta morrosko ederrak.
Barriemoilea: Paulino Okamiz Ikazuriaga