Egurrak prestau negurako
- 2008
- MARURI-JATABE
Labea lehenengo egurragaz berotu behar zan, harik eta gorritu artean. Behar dan moduan gorritzen zanean, brasak albo batera kendu eta artoak botaten ziran karpanetik barrura zesto txikitxu bategaz. Belaikia egoten zan artoa neurrian ipinteko. Neurri batetik gora ezin zan ipini artoa, ondo tostau eiten. Eragin egin behar izaten zan pala bategaz.
Belaikia, palea eta ginarrea, horreek danak etxean eginekoak izaten ziran. Labea garbitzeko ginarrea ireagaz egiten eben, ira berdeagaz. Alanbreagaz amarretan jakon irea paluari puntan. Paluak igual eukiko zituan lau metro edo gehiago.
Ginarrea, belaikia eta palea erabilten ziran labarako. Horreek derrigor behar izaten ziran artoak erreteko. Palea artoari bueltea emoteko erabilten zan eta ginarrea labea garbitzeko. Labea garbitu barik ezin zan artoa bota, brasak lotzen ziran barruan-eta.
Barriemoilea: Garbiñe Landeta
Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa