Gaztaiko lau litro esne
- 2011
- BEDIA
Erropen garbi-ikuzia egiteko, auzune guztietan labaderoa egoan. Lehen egon zan alkate batek auzune guztietan egin ebazan labaderoak. Bertara joanda garbitzen ebezan erropak. Labaderorik ez eukana errekara joaten zan; baina, inguru hartan gehienek eukien labaderoa.
Etxean alberjie euki eben, bata ganaduarentzat eta bestea erropak garbitzeko. Alberja batetik bestera pasetan zan ura. Baten erropea igurdi egiteko harria egoan.
Jeneralean, txinbo jaboia erabilten zan; onena txinbo izaten zan. Eurek egin ez arren, etxean be jaboia asko egiten zan, txarria hil ostean hartzen zan seboagaz. Baserri askotan egiten zan hori.
Barriemoileak: Klaudio Berrizbeitia eta Herminia Lazpita
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala