Xabier Peña
- 2014
- BILBAO
Lorentza parterea egoten zan Laukizen, laguntzen. Lorentzaren gizona, Gregorio Eguzkiza, hazur-ipintzailea izan zan.
Izeko bati besoa igeltsuaz jarri eutsan medikuak eta ezin mugituta euki eban. Gregoriok hazurrak beraren lekuan ipini eutsazan, eukalipto-bainuak emonda. Leku askotatik etorten jakon jentea Gregoriori, oso ona zalako hazurrak ondo ipinten.
Urdailena eta gariak sendatzeko baegoan auzoan beste gizon bat: Benturo Urrutikoetxea. Gariak sendatzeko, bedar batek daukan esnea erabilten eban. Gari gainean emon, lurpean gorde eta gariak sikatu egiten ziran.
Barriemoilea: Bego Barandika