• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Kriada joan zanekoa

 

Lekukoak urtebete egin eban kriada. Akordetan da, goizetan ugazabandreagaz estazinora joateko, zaldia eta karroa manejetan ikasi behar izan ebazala. Zaldiak Miño euki eban izena eta mantso-mantsoa zan. Artabakarreko estazinora (Derio) joaten ziran esneakaz goizean, ugazabandrea eta berau. Karroa terreinaz beterik eroaten eben. Ugazabandrea han estazinoan ixten eban, terreina nagusienak trenera eroaten lagundu, bueltan zaldia koiu eta etxera etorten zan, zaldi gainean. Kilometro bi inguru egoten ziran. Egun guzti-guztietan egiten eben hori.

Urte horretan birritan baino ez zan etorri etxera gurasoakana. Mungiatik Larraurira oinez joan behar izaten zan eta baten batek lagunduta, horregaitik ezin eban sarri etorri. Etxera udan eta Gabonetan joan zan, izan bere, akorduan dauka baten señoreak egineko abrigu bategaz joan zala; gero atzera joan behar. Kriada egon zanean, ondo esaten eutsien eta pozik egon zan: behiak jagoten, eskobea pasetan.... 

 

Barriemoileak: Cecilia Bilbao eta Pedro Elorriaga

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak