Gorpua jaztea eta eleizara eroatea
- 2013
- ZAMUDIO
Lehen jaietan konbidaduak etorten ziran etxera, familiakoak. Sanlorentzoetan ez ziran etorten, baina santiagoetan bai. Egun horretako bazkaria espeziala izaten zan: artxoa edo ahumea egiten eben laban , etxeko labasuan.
Orduan, indaba-lapikoa bere egiten eben eta saldea kentzen eutsien. Ogi-pistoleagaz ipinten eben gero beratzen lurrezko kazueletan. Txapa ganean ipinten eben gero pil-pilean. Ha jan ostean ez zan indabarik jaten.
Barriemoileak: Antonio Elgezabal eta Jose Elgezabal
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa