• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Konbidadutzea

 

Iturbaltzan konbidadutzea egiten eben eneperietan, eta gero eurak bere joaten ziran beste batzuen etxera: Billelara (Birlera) kofradietan eta trinidadeetan Meñakabarrenera.

Lehen sagradua izaten zan jaietan familia alkartzea. Urte guztian egoten ziran ha bazkaria egiteko aurreratzen. Bazkarirako ahuntza hazten eben eta dirua aurreratu. Konbidadutza-eguneko menua espeziala izaten zan: saldea, garbantzuak, asea eta ahuntza, kazolakada handia saltsan. Postrea arrozkoletxea izaten zan.

Batzuetan lo egiten bere lotzen ziran konbidaduak. Amak kamaran zaku handiak eukiten zituan, kapaxakaz beteta. Hareen gainean-edo egiten eben lo konbidaduek. Kasua da ze han egotea, etxera ez joatea.

 

Barriemoilea: Mari Agirre

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak