• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Kistorren intxaurrakaz

 

Intxaurrakaz Kistorren olgetan eben. Hiru intxaur ipinten ziran ilaran, eta lau metro ingurutik norberana botaten zan narras eta baten bat jo behar zan. Joten zan intxaurra norberantzat izaten zan. Hori izaten zan deportea lehen. Lau metro ingurutik botaten zan pultsuagaz. Erraia bat egoten zan eginda lurrean, eta handik erraiatik intxaurra atera ezkero, berarentzat izaten zan.

 

Barriemoilea: Juan Oleaga

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Museo Diocesano

Erlazionatutako Bideoak