Piper-hazia ziminteran erein
- 2013
- AJANGIZ
Lehen gazteak karnabaletan disfrazatearena ez dau ezagutu. Edade batekoak, neska-mutilen atzetik hasitakoak, bai disfrazaten zirala. Aurpegia tapauta ibilten ziran kareta bategaz. Esate bat egoan: Abemaritxekok elizan joten direnean karetea kendu egin behar dala. Izan be, Abemaritxekok jotean maskareagaz bazagoz, betiko aurpegira itsatsita lotu daiteke.
Kareta gehienak etxean edo eskolan egindakoak izaten ziran, gitxi batzuk izaten ziran erositakoak.
Barriemoilea: Iñaki Ostolozaga