• GALDAKAO
Atzera

Karabiak eta karea

 

Galdakaon jentea hasi zan, Elexaldeko kuadrila bat preparetan, eta lehenagoko karabia hortxe bertan topau eben, 100 urtean abandonauta. Harriak-eta topau ebezan. Karabiak izaten ziran karea egiteko. Barrio guztietan egiten eben karea solora botateko. Karea gauza ona da. Karea suagaz eta harriagaz egiten da. Baina harria hemengoa ez, izan behar dau Gorbeiakoa: Gorbeiako hatxa, hori harri gogor hori. Sua eginda bota eta apurtu egiten da, zabaldu, eta horregaz egiten da gero karea. Karea solorako eta obrak egiteko erabilten izan da. Zementoak ez daukaz 120 urte baino, lehen ez zan egon zementorik. Eta begitu zelako eleizak eta zelako katedralak eta zubiak-eta eginda dagozan oin dala 500 eta 1000 urte, kareagaz. Kareak, holango bolatan urteten eban, eta hari ura bota orduan, zabaldu egiten zan. Ha karea harriaren ganean bota eta beste harri bat haren ganean ipini, eta gogortuten da zementoaren moduan.

 

Barriemoilea: Victor Bengoetxea