Morokila
- 2008
- MARURI-JATABE
Umeren bat jaioten zanean, auzo guztia etorri eta txokolatadea egiten zan; orduan, goizean txokolatadea. Eurenak be joaten ziran alboko etxeetara. Umea jaioten laguntzeko parterea egon zan bertan, baina lekukoak dino amama izango zala etxean lagundu ebana. Etxean jaioak dira eurak danak. Ez eben konplikazinoetan pentsetan. Orduan alimentu asko ez zala ona, eta oilo bat edo bi hilda saldea emoten eutsien andreari eta besteek jaten eben oilaskoa. Orain umea izan dauenak be, indaba lapikoa bardin jaten dau, natural. Gero aitabitxi-amabitxiak, umea hil eta linbora joan ez eiten, arin joaten ziran bautizetan eleizara.
Barriemoilea: Bernardo Arejita
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa