• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Izenaren jatorria

 

Nondik dator herriaren izena? Gorriñotarrak ikerketan nahiko sartuta egon dira. Amado Gorriño nazionalista gogorra zan. Harek esaten eban Busturia “bost uritik” datorrela. Lekukoak etxean eskuz egindako koadru bat euki eban, bost eleiza eukazana. Baina inor ez dago Busturia hori dalakoan, bost uri; ezpada ze, “busti uria”. Ze esaten da Axpen ura heltzen zala kasik-kasik orain kaminoa dagoan lekuraino. Orduan urak handiak ziran. San Kristobalen be, antxina, ura egoala esaten eben, eta hortik etorrela busti uria.

 

Barriemoilea: Jesus Mari Legarreta

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia