Ura
- 2019
- BAKIO
Erradioa barkuetara 60ko hamarkadan etorri zan. Banan-banan hasi ziran gauzak etorten: erradioa, sonarra, sondak...eboluzionetan. Lehenago ez egoan bapez. Teknologia adelantau danean, martxea hartu dauanean, agertu dira erradioa-eta. Orain itsasoan be badakizu ze puntutan zagozan jepesiagaz, gps-agaz. Sondeagaz zenbat hondo dagoan jakiten da. Arraina marketako be erabilten da. Harek marketan dau arraina apaixuteko haren gainera tertzak-eta, tertzak-eta botateko haren gainera. Goian beste aparatu bat dago: radarra. Mendiak marketako erabilten da murmoia-eta dagozanean. Herrira joateko. Gaur matematiko dakizu itsasoan non zagozan, handik norbere herrira zenbat milia dagozan eta ze errunbo daukazun.
Barriemoilea: Felipe Iriarte
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa